LAN METODOA:
Gai honetan MATERIA zer den ikasiko dut. Horretarako HIRU urrats emango ditut:
- Materiaren egoera bat aukeratuko dut. Horretarako MATERIAri buruzko informazioa irakurri eta neureganatuko dut ( I.engo urratsa)
- Egoera horretako ESPERIMENTUA gauzatuko dut ( II. urratsa).
- Materiari buruzko Gidoia jarraituz , gainerako ikasleentzako ikasi dudanarekin AURKEZPENA prestatuko dugu taldekoek ( III. urratsa).
⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢
MATERIARI BURUZKO INFORMAZIOA
( I.engo urratsa)
MATERIA ETA MATERIAREN PROPIETATEAK (A)
MATERIAREN ALDAKETAK (B)
⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢
ESPERIMENTUAK
( II. URRATSA )
Inguratzen gaituen guztia eta zentzumenen bidez hauteman dezakegun guztia materiaz osatuta dago. Imaginatzen duguna... liburu bat, kotxea, esertzen garen aulkia, edaten dugun ura....eta arnasten dugun airea... materiaz osatua dago, baita unibertsoko planetak, izaki bizidunak, izaki bizigabeak ere.
GOGORATU:
- Gorputz baten MASA, hau da, gorputzak duen materia kantitatea, neurtzen ahal da.
- Materiaren DIMENTSIOAK, zera, luzera, azalera edo bolumena, ere, neur daitezke.
- Substantzia baten dentsitatea, hots, materia eta bolumenaren arteko erlazioa, neurtzen ahal dugu, baita ere.
Esandako guztia badakizue, noski!
Baina, horrela dela demostratu behar dugu. NOLA?
ESPERIMENTUEN BIDEZ
Hainbat esperimentu egingo ditugu aipatu duguna konprobatu ahal izateko. Taldeka antolatuko gara eta talde bakoitzean konprobazio desberdinak aurrera eramango ditugu.
Esperimentu bakoitzari dagokion fitxa osatuko dugu eta, hipotesia azaldu ondoren, ondorioak aterako ditugu, pentsatutakoa bete den ala ez konprobatu ahal izateko.
Has gaitezen!
JARRAITU BAINO LEHEN, GOGORATU GORPUTZAK HIRU EGOERATAN AURKI DAITEZKEELA: Solidoak, likidoak eta gasak bereizteko era bat:
|
1. ESPERIMENTUA: GAS BATEN BOLUMENA NEURTZEN DUGU.
BEHAR DUZUN MATERIALA | - Xiringa - Airea |
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Aireak bolumena duen frogatzea. Aireak bolumenik al du? |
HIPOTESIAK: | - Aireak bolumena dauka, okupatu egiten du. - Aireak ez du bolumenik, ez du okupatzen. |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Xiringa airez bete 2. Xiringaren zulo txikia atzamarrez estali 3. Xiringaren atzeko parterik sakatu eta saiatu airea ateratzen 4. Zenbat espazio betetzen du aire horrek? |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatzen zaie gasaren molekulei? Gasa konprimitu daiteke? |
2. ESPERIMENTUA: GAS BATEN BOLUMENA. AIREAK BOLUMENIK AL DU?
BEHAR DUZUN MATERIALA | - Ontzi handi bat urez beteta. - Edalontzi bat - Komuneko papera |
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Aireak bolumena duen frogatzea. Aireak bolumenik al du? |
HIPOTESIAK: | - Aireak bolumena dauka, okupatu egiten du. - Aireak ez du bolumenik, ez du |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Komuneko paperaren zatitxo bat moztu eta edalontzian sartu, paper orri arrunta, ere, izan daiteke. Ongi estutu. Edalontziari buleta ematen badiogu, papera ez da erori behar. 2. Edalontzia urez betetako ontzian sartu ahoz behera, ontziaren hondoa ikutu arte. Baina, kontuz! Oso garrantzitsua da edalontziaren bertikalitatea mantentzea. 3. Poliki-poliki, atera edalontzia ontzitik. Kanpoan dagoela, papera atera, baita ere. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da paperarekin? Zergatik? |
NOLA NEURTUKO DUGU GAS BATEN MASA?
MASA ETA PISUA, GAUZA BERA AL DIRA?
Esperimentua egin baino lehen, bideoa ikusi eta taldean aztertu, zer den masa eta zer den gorputzen pisua. Ondoren, esperimentuak egiten jarraitu.
3. ESPERIMENTUA: GAS BATEN MASA NEURTZEN DUGU Aireak, masarik al du?
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Aireak masa duen ala ez frogatzea da. |
HIPOTESIAK: | Aireak masa dauka Aireak ez du masarik |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Puxikak haizatu eta korapiloa egin ondo lotzeko. 2. Korapilo bakoitzari sokaren mutur bat lotu (bi puxikatan) 3. Gelditzen den hirugarren soka, erregelaren erdian ongi lotu. 4. Puxikak erregelaren alde banetara lotu ongi. 5. Konprobatu erregelaren erdiko sokatik heltzen dugunean, puxikak orekatuak gelditzen direla. 6. Puxikatako bat zulatu orratza batekin |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Zein da ondorioa? |
4. ESPERIMENTUA: (GAS) AIREAREN MASA NEURTZEN DUGU
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Aireak masa duen ala ez frogatzea da. |
HIPOTESIAK: | Aireak masa dauka Aireak ez du masarik |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Puztu puxika bat airez betetzeko. Bestea, puztu gabe utzi. 2. Hutsik dagoen puxika, balantza digitalaren gainean kokatu. Esperimentuaren fitxan emaitza jaso. 3. Airez beterik dagoen puxika, balantza digitalaren gainean kokatu. Esperimentuaren fitxan emaitza jaso. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Zein da ondorioa? |
GAS BATEN PRESIOA, ERE, NEUR DAITEKE
5. ESPERIMENTUA: GASEN PRESIOA ETA TENPERATURA
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Aireak presioa egiten duen ala ez konprobatzea. Tenperaturak egiten duen eragina konprobatzea. |
HIPOTESIAK: | Aireak presioa du. Aireak ez du presiorik. |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Sartu botila urez betetako ontzian. Txanpona, ere, sar daiteke. Oso garrantzitsua da txanpona edo botilaren goiko zuloa bustita egotea. 2. Minutu bat pasata, ur hotzetik atera eta botila mahaiaren gainean kokatu behar da. Txanpona kokatzen da botilaren gainean. Kontuz! Zuloa estali behar du, erabat. 3. Eutsi botila bi eskuekin eta ikusi zer gertatzen den. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da txanponarekin? Zergatik? Zein da ondorioa? |
1-5 esperimentuen fitxak. Artxibo bezala, ere, deskarga daitezke orrialde honen bukaeran.
SOLIDOAK
1. ESPERIMENTUA: SOLIDO (harri) BATEN BOLUMENA NEURTZEN
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Solido batek (harriak) bolumena duen, hau da, lekua okupatzen duen frogatzea. |
HIPOTESIAK: |
|
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Probeta urez bete neurri jakin bateraino eta kantitatea esperimentuaren fitxan idatzi. 2. Harria uretan sartu eta gertatu dena ikusi. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
2. ESPERIMENTUA: SOLIDO (harri) BATEN MASA NEURTZEN
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Sólido (harri) batek masa duela frogatzea. |
HIPOTESIAK: | Harriak masa du, pisua du. Harriak ez du masarik, ez du pisatzen. |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Harria balantza gainean kokatu 2. Desorekatu denez, orekatu behar da. 3. Balantzaren beste aldean, pisua jarri oreka mantentzeko. 4. Orekan daudenean balantzaren alde biak, pisua zenbatu. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
LIKIDOAK
3. ESPERIMENTUA: LIKIDO BATEN BOLUMENA NEURTZEN
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Likido batek (urak) bolumena duen, hau da, lekua okupatzen duen frogatzea. |
HIPOTESIAK: | Urak bolumena du, lekua okupatzen du. Urak ez du bolumenik, ez du okupatzen |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Ura probeta batean bota. 2. Begiratu zenbat cc-tara iristen den. Idatzi datua. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
4. ESPERIMENTUA: LIKIDO BATEN MASA NEURTZEN
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | Likido batek, gure kasuan ura, masa duela frogatzea. |
HIPOTESIAK: | Urak ez du masarik, ez du pisatzen Urak masa du, pisua du. |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Ura balantzaren erretilu batean jarri; ezkerrekoan, adibidez. 2. Desorekatu denez, orekatu behar da. 3. Balantzaren beste aldean, pisua jarri oreka mantentzeko. 4. Orekan daudenean balantzaren alde biak, pisua zenbatu. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Urak masarik al du? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
1-4 esperimentuen fitxak. Artxibo bezala, ere, deskarga daitezke orrialde honen bukaeran.
DENTSITATEA
Ikusi bideoa eta taldean komentatu. Zergatik flotatzen du itsasontziak?
TALDE HANDIAN PENTSATZEKO DENTSITATEA dela eta, ideia batzuk: Gorputzen masa (kg-tan) bolumena (l-tan) baino handiagoa bada, hau da, gorputzen dentsitatea 1 kg/l baino handiagoa bada hondoratzen dira, eta txikiagoa bada flotatzen dute. Gogoratu bideoan ikusi duzuna. Baina hori da justu uraren dentsitatea, 1 kg/l. Beraz, gorputzak hondoratzen dira likidoaren dentsitatea gainditzen badute. Froga txiki bat egin. Hartu litro bat olio eta litro bat ur. Biek bolumen bera dute, litro bateko botilan sartzen dira. Jarri biak balantzan. Masa berdina dute? Nahasten direnean, zer gertatzen da? Zergatik izango ote da? |
KALKULA DEZAGUN DENTSITATEA! HORRETARAKO, ESPERIMENTU BAT EGINGO DUGU.
1. ESPERIMENTUA: MATERIA EZBERDINEN MASA, BOLUMENA ETA DENTSITATEA KALKULATU
(deskargatu fitxa artxiboetatik)
BEHAR DUZUN MATERIALA |
|
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | - Neurtzen diren solido eta likidoak ura baino dentsoagoak diren ala ez frogatzea. |
HIPOTESIAK: | - Zura ura baino dentsoagaoa da/ Zura ez da ura baino dentsoagoa - Burnia ura baino dentsoagaoa da/ Burnia ez da ura baino dentsoagoa - Kobrea ura baino dentsoagaoa da/ Ez da ura baino dentsoagoa - Olioa ura baino dentsoagaoa da/ Ez da ura baino dentsoagoa - Alkohola ura baino dentsoagoa da/ Ez da ura baino dentsoagoa - Esnea, kortxoa eta kanika ura baino dentsoagoak dira /Ez dira ura baino dentsoagoak |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Bikoteka, balantzan material ezberdinen masa neurtu (g-tan) eta fitxan emaitza idatzi. Modu honetan, jakingo da zein den solidoaren masa. 2. Material solidoen edukiera neurtzeko, ontzian sartu, aurreko esperimentuan egin den moduan. Ontzia urez betea egongo da neurri jakin bat arte, ondoren, material solidoa sartu eta ura zenbat igotzen den kalkulatu eta datua idatzi. 3 . Likidoen kasuan, edukiera ontziaren bidez, ml edo cm3-tan neurtu, datuak idatzi. Probetan sartu eta zein neurritaraino iristen den ikusi. 4. Ondoren, jasotako bi datuak elkartu DENTSITATEA lortzeko. Zenbat gramo cm3 batean? g/cm3. MASA DENTSITATEA = ------------ BOLUMENA 5. Azkenik, materia ezberdinak bere dentsitatearen arabera ordenatu behar dira, txikienetik handienera, taulan. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
MATERIA | MASA | EDUKIERA | DENTSITATEA |
HARRIA | 48g | 5ml edo cm3 | masa/bolumena. Hau da: 48:5 = 9,6g/cm3 edo ml |
2. ESPERIMENTUA: ARRUTZA URETAN, ARRAUTZA GATZETA
BEHAR DUZUN MATERIALA | -Ura -2 arrautza -Gatza |
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | - Arrautzek flotatzen duten ala ez frogatzea. |
HIPOTESIAK: | 1- Nire ustez ura dauken arrautza handitu egingo da eta bestea ura eta gatzetan dagoena flotatu egingo du. 2- Nire ustez uretan dagoen arrutza hazi egingo da, eta besteari azala kenduko zaio 3- Nire ustez bi arrautza flotatzen geratuko dira. |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | Lehenbizi, arrautza uretan sartu. Ondoren, bigarren edalontzian, gatza bota. Azkenik, beste arrautza ura eta gatzetan sartu. |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Urak masarik al du? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
3. ESPERIMENTUA: KOLORETAKO DORREA
BEHAR DUZUN MATERIALA | - Eztia - Olioa - Alkohola - Edalontzia - Xaboi likidoa - Errotulagailu beltza - Erregela - Ura kolorantearekin |
HELBURUA/LORTU BEHAR DENA: | - Erabiltzen diren likidoen dentsitatea handiagoa ala txikiagoa den frogatzea. |
HIPOTESIAK: | Erabiltzen ditugun likidoak nahastuko dira Erabiltzen ditugun likidoak ez dira nahastuko Batzuk nahastuko dira eta beste batzuk ez dira nahastuko. |
EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU) | 1. Olioa edalontzian bota behar da 2. Ondoren, ura kolorantearekin bota behar da, oso poliki. 3. Gehitu xaboia. 4. Eztia bota 5. Azkenik, alkohola |
ZEIN DA ONDORIOA? PENTSATU ETA ELKARRI KONTATU. | Zer gertatu da? Likidoak nahastuko dira? Pentsatu ondorioa eta taldekideekin partekatu. |
Gure lagunek egindako esperimentua ikus dezakezue.
2-3 esperimentuen fitxak: DENTSITATEA
⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢
AURKEZPENERAKO GIDOIA (klik gainean)
⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢⇛⇛⇛⇛⇛⇛⃢
Materia eta materiaren propietateak from Ikaselkar on Vimeo.
Materiaren aldaketak from Ikaselkar on Vimeo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina